Ezkietako korridorea eta Kartxelako gendarmea


2019ko martxoaren 30ean Ezkietako korridoretik tontorrera igo ginen. Goranzkoan nahiko elur ona aurkitu genuen.





Korridorera hurbiltzen





Korridorearen bukaera da zatirik tente eta ederrena





Ezkietako korridorearen ibilbidea




Ezkieta tontorretik Keleta aldera egin genuen "Kartxelako Gendarmearen" oinarrira iristeko.









Trasteak prestatu eta eskalatzeari ekin genion. Harkaitz oso ustela topatu genuen. Lehengo bilgunean bi iltze zahar soka batek elkartuta. Soka moztu eta bilera muntatu genuen, friendekin gogortuta.





1go bilgunean




Bigarren luzean eskuin aldera egin behar da hasieran, harkaitz hobetxoagoarekin. Tripatxoa pasa eta harkaitzak okerrera egiten du. Handik zuzen tontorrera (iltze bat dago bidean).




Tontorreko bilgunea soka zahar batek lotutako 3 iltzez zegoen osatuta, eta bloke bat inguratzen zuen zinta batekin. Soka moztu, elementuak triangulatu eta... iltze batek salto! Beste iltze bat sartu genuen, bilgunea ongi triangulatu eta 40m inguruko rapela.





Rapelatzen





Soka bildu eta behera!









Egia esan, oso estetikoa eta deigarria den arren, bidea ez zitzaigun gomendagarria iruditu. Harkaitza negargarria da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Biduze ibaiaren sorlekua

Harpea arroila

Les délices de Notre Dame (6a)