Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2020

Biduze ibaiaren sorlekua

Irudia
Esperientzia zoragarria, Biduze ibaia sortzen den kobaren zeharkaldia. 20 metroko bi soka behar dira. Sarreran bertan errekak ura badarama argi; koban sartu eta berehala iturburu bat dago dago, eta pasabide estu batzuk zeharkatu beharko ditugu! Rapelik luzeena lehengoa da eta behin hau igarota, beste aldeko ahoa da irteera bakarra! Sarrera Lehenengo rapela Lehenengo rapela Ez dago galbiderik; hainbat rapel igarota putzu batera iritsi ginen, sifoia. Ezkerreko aldetik egin behar da gora. Oinez ibiltzeko tartetxo baten ondoren, azken rapela izango dugu aurrez aurre. Irteerara iristen, formazio ugari Irteerako ahoa Bi gida ezberdinen informazioa eraman genuen. Batek 2 ordu eta erdiko jaitsialdia zela zioen, besteak 4 ordukoa. Penaz, espero baino dezente lehenago ikusi genuen beste aldeko argia. Itzulera ezkerreko aldetik aldapa gogor baten gora egin behar da. Harkaitz batera iritsiko gara; lehen eskailera bat zegoen harkaitza igotzeko... orain I

Harpea arroila

Irudia
Harpea Iparraldean egin genuen lehen arroila izan zen, 2017ko urrian. Behe Nafarroan dago, Esterenzubi herrian. Arroilara iristeko bidea oso polita da, Harpea (koba) ezagunera iristeko bera. Hemen ibilbidearen TRACKa. Hurbiltzen    Ur emariz bikain zegoen erreka. Zati polita hasiera aldean dago, nahiko kontzentratuta. Rapel laburrak, txirristak eta saltoak. 15 metroko bi soka behar dira jaitsiera egiteko. Gero poliki-poliki ireki egiten da arroila, eta oinez egiteko zati luze xamarra du, Errobi ibaiaren sorlekuraino. Hortik kotxerako itzulera laburra eta erraza. Inguru zoragarria da!

Lizebar arroila

Irudia
Lizebar Nafarroan dago, Ollaraneko Ultzurrunen, Artetako iturburutik hurbil. Artazulok eta Lizebarrek bat egiten dute amaieran; bi arroila hauek antzekotasunik badute geologiari dagokionean, baina jaitsiera oso ezberdinak dira. 2019ko azaroan joan ginen Lizebarrera. Kosta zitzaigun arroila emari apur batekin harrapatzea, izan ere lehor egon ohi da, euriteen ondoren ezik. Ur gutxi zeramala egin genuen, baina disfrutatzeko nahikoa! Hasierara hurbiltzen Hasieran iretengune batzuk eta rapel txikiak daude. Arroilaren interesgune nagusia erdialdeko rapela da. Sokaldi bakarrean egin daiteke, edo zatikatuta. Giden arabera 52 metroko rapela zenez eta 50 metrokoa generamanez, eta rapelaren bukaera ikusten ez zenez, zatikatzea erabaki genuen. Rapel handia zatikatzeko eskuineko aldean dago instalazioa Zatikatzeko erdiko instalazioa. Ez da egoteko oso erosoa... Bigarren frakzionamendua Rapel handiaren ondoren pasabide estuak aurkitu genituen, kolore joko benetan politak.