Mezuak

Les délices de Notre Dame (6a)

Irudia
Izenak berak adierazten duen bezalaxe, eskalada ederra da. Granito bikaina, ongi babestuta, inguru zoragarrian eta ur-jauzi baten aldemenean. Bidearen barrenera iristeko gomendagarriena rapelatzea da. Kotxea bide bazterrean utzi, eta hamar minutu exkaxean iritsiko gara errekara ( TRACKa ). Erreka zeharkatu eta behera! 60 metroko bi sokarekin 5 rapel eginda barrenean izango gara. Kontuz jaitsi behar da, izan ere une batzuetan rapelen lerroak eta "Les délices" bideak elkartu egiten dira. Ez nahastu rapelatzeko instalazioak eta bilguneetakoak. Rapelatzekoek bi parabolt dituzte kate batekin elkartuta, bilguneetakoak aldiz kordinoekin daude lotuta.  Luzeen graduazioak honakoak dira, erabili genuen krokisaren arabera 1 eta 2 luzeak elkartu egin genituen: 3b, 4c eta 3b 3L: 5b 4L: 5c, 5b. Hasieran pausu arraro xamarra. 5L: 5b, 4c 6L: 5b 7L: 5c, 5b. Luzearen lehen erdia diedro oso polita 8L: 6a, 5c. Bidearen zati tenteena, ongi babestuta eta helduleku oso onekin. 9L: 5b, 4c 10L: 3b, 5

Aixako zuloko zeharkaldia

Irudia
Aixako zuloa Itziarren dagoen koba da, eta bere barnean zeharkaldi polit bat egiteko aukera ematen du. Kobazuloan arroila estu bat baino gehiago dago, eta konbinazio ezberdinak egin daitezke. Zeharkaldia plano topografikoan. Lehenengo sarreratik sartuta, rapel bertikal pare baten ondoren iritsi ginen errekara. Hainbat resalte txiki pasa ondoren (rapelatu daitezke) eta rapelen gunera heldu ginen. 4 rapel igaro ondoren, pasamanos batek babestutako resalte bat aurkitu genuen. Ondoren, ur-jauzi bat aurkitu genuen, 2. sarreratik datorren errekatxoarena. Bi rapelen ondoren (bateratu daitezke), beste ur jauzi batera heldu ginen. Bertan soka finko bat dago, eta 22 metro inguruko igoera egin behar da. Soka hau ez da bildu behar (bertan dagoen kartelak dioen moduan), zeharkaldia egin ahal izateko. Igoera hori egin ondoren beste 8 bat metro igo behar dira sokatik, eta hortik aurrera gorako joera hartzen du zeharkaldiak. Pasabide estuak, pasamanosak... hainbat bidegurutze dago bidean, baina irteer

Biduze ibaiaren sorlekua

Irudia
Esperientzia zoragarria, Biduze ibaia sortzen den kobaren zeharkaldia. 20 metroko bi soka behar dira. Sarreran bertan errekak ura badarama argi; koban sartu eta berehala iturburu bat dago dago, eta pasabide estu batzuk zeharkatu beharko ditugu! Rapelik luzeena lehengoa da eta behin hau igarota, beste aldeko ahoa da irteera bakarra! Sarrera Lehenengo rapela Lehenengo rapela Ez dago galbiderik; hainbat rapel igarota putzu batera iritsi ginen, sifoia. Ezkerreko aldetik egin behar da gora. Oinez ibiltzeko tartetxo baten ondoren, azken rapela izango dugu aurrez aurre. Irteerara iristen, formazio ugari Irteerako ahoa Bi gida ezberdinen informazioa eraman genuen. Batek 2 ordu eta erdiko jaitsialdia zela zioen, besteak 4 ordukoa. Penaz, espero baino dezente lehenago ikusi genuen beste aldeko argia. Itzulera ezkerreko aldetik aldapa gogor baten gora egin behar da. Harkaitz batera iritsiko gara; lehen eskailera bat zegoen harkaitza igotzeko... orain I

Harpea arroila

Irudia
Harpea Iparraldean egin genuen lehen arroila izan zen, 2017ko urrian. Behe Nafarroan dago, Esterenzubi herrian. Arroilara iristeko bidea oso polita da, Harpea (koba) ezagunera iristeko bera. Hemen ibilbidearen TRACKa. Hurbiltzen    Ur emariz bikain zegoen erreka. Zati polita hasiera aldean dago, nahiko kontzentratuta. Rapel laburrak, txirristak eta saltoak. 15 metroko bi soka behar dira jaitsiera egiteko. Gero poliki-poliki ireki egiten da arroila, eta oinez egiteko zati luze xamarra du, Errobi ibaiaren sorlekuraino. Hortik kotxerako itzulera laburra eta erraza. Inguru zoragarria da!

Lizebar arroila

Irudia
Lizebar Nafarroan dago, Ollaraneko Ultzurrunen, Artetako iturburutik hurbil. Artazulok eta Lizebarrek bat egiten dute amaieran; bi arroila hauek antzekotasunik badute geologiari dagokionean, baina jaitsiera oso ezberdinak dira. 2019ko azaroan joan ginen Lizebarrera. Kosta zitzaigun arroila emari apur batekin harrapatzea, izan ere lehor egon ohi da, euriteen ondoren ezik. Ur gutxi zeramala egin genuen, baina disfrutatzeko nahikoa! Hasierara hurbiltzen Hasieran iretengune batzuk eta rapel txikiak daude. Arroilaren interesgune nagusia erdialdeko rapela da. Sokaldi bakarrean egin daiteke, edo zatikatuta. Giden arabera 52 metroko rapela zenez eta 50 metrokoa generamanez, eta rapelaren bukaera ikusten ez zenez, zatikatzea erabaki genuen. Rapel handia zatikatzeko eskuineko aldean dago instalazioa Zatikatzeko erdiko instalazioa. Ez da egoteko oso erosoa... Bigarren frakzionamendua Rapel handiaren ondoren pasabide estuak aurkitu genituen, kolore joko benetan politak.

Atxeritoko ipar korridorea

Irudia
(2019-12-29) 2019ari bukaera emateko Atxeritoko ipar horma eskalatzea erabaki genuen. Linzatik Sobarcal eta Atxerito bereizten dituen lepora heldu arte elur gogorra izan genuen. Lepoan Atxeritoko iparaldeagi begira Hurbiltzen Harkaitzen tartean dago maldarik handiena 55-60 inguru Tontorrean Tontorretik beherako hasierako zatia izoztuta zegoen, kontuz jaitsi beharrekoa. Hortik aurrera udaberriko elurra aurkitu genuen, urtzen hasitakoa. 2019ko mendikontuak ez ziren, ordea, Linzan bukatu. Eguneko azken argi izpiekin, Burgiko Arandari arroilari bisita egin genion!

Hiru egun Riglosen

Irudia
Rigloseko malloak ez dira udan eskalatzeko aproposenak, baina bideak eta ordutegiak ongi aukeratuz gero, badira aukerak. Hiru egunetan hiru bide egin genituen. Hirurak ireki eta gerora berrekipatutakoak. Lehena Frenchin eta Visera malloen arteko Bosgarren Tximinia (Quinta chimenea, 6b edo V/A0). Duela gutxi berrekipatutako bidea da. Eskalada erraza, oso ekipatuta dago. Nabarmentzekoak dira 2. luzearen amaiera eta azken luzea. Bidea berrekipatu zuen Sueño Vertical taldearen krokisa Bigarren egunean bide erabat klasiko bati ekin genion. Puro malloaren bide arrunta (6b edo V+/A0) . Historia luze eta gogorra duen bidea da hau... Dokumental honetan ikus daitezke bidearen irekierak izandako gora-beherak. Aipagarria (salagarria?) da bidean zehar parabolt berriak ikusi genituela. Lehenago pausu konprometituagoak zirenak seguruago egiteko asmoaz edo jarrita, itxuraz. Seguru berri guztiak gaizki kokatuta zeuden: esparragoa kanpoan, zulatze angeluak gaizki, jaitsieran rapel